Batu eta aurrera… hauxe da unea.
Gure planetarekin eta herritarrekin lotutako egitasmo politiko berri baten alde
Krisialdi ekonomiko, ekologiko, sozial eta politiko sakona bizi dugu, bai munduan, bai Espainian ere. Krisialdi sistemikoa eta baloreena da, beraz, ingurumen-jasangarritasunean, berdintasunean eta parte hartze politiko eraginkorrean oinarritutako sistema batera abiatzea ezinbestekoa da.
Helburu horrekin, behean ageri garen erakundeok Madrilen bildu gara egitasmo berri baten inguruan indarrak batzeko, erantzunak eta bestelako bideak saiatzeko, gizartearen eraldaketa ekologikoa, soziala, etikoa eta demokratikoa abiapuntu.
EQUO du izena egitasmo honek.
Hilabeteotan EQUOk ehunka lagun, erakunde eta alderdi abiarazi ditu, krisialdi honi erantzuna emateko gai izango den eremu politiko berria eraikitzeko helburuarekin. Horretarako ekologia politikoa, berdintasuna, giza eskubideen defentsa eta berreraikitze demokratiko eta etikoa ditugu oinarri. Herritarrekin eta gizarte erakundeekin elkarlanean, politika zibilizatu eta gizartea berpolitizatu nahi dugu.
Ezin dugu astirik galdu: urrats erabakigarria emateko unea da, XXI. mendeko erronkei erantzuteko moduan izango den erakunde politikoa osatzeko unea, geure baloreekin bat etorriz: erradikaltasun demokratikoa, etika herritarra, ardura, autonomia eta elkartasuna.
Bide horretan, gure helburuekin bat datozen baliabideak erabiliko ditugu, gardentasunean, parte hartze demokratikoan eta oinarritik abiatutako sare-lanean oinarrituta.
Era berean, Espainiako lurralde errealitatea onartuz, egiazko kooperatiba politikoa eraikitzea dugu helburu, EQUO osatzen dugun ekimen ezberdinak elkarlotuko dituena, jardun politiko kolektiboa eta horizontala sustatzeko.
Egitasmo hau gure erreferente den Europako Alderdi Berdeari atxiki zaio, eta haren ordezkari izan nahi dugu Espainian. EQUOk joera europazalea eta meditarreneozalea dauka, zinez uste dugulako Europak ahots sendoa behar duela ekonomiaren eraldaketa ekologikoa, iraultza energetikoa eta ingurumenarena, bioaniztasuna, partekatze justizia, ongizate estatua, gizarte babesa, eskubide zibil eta lanekoak, aukera berdintasuna eta bazterketarik eza, animalien eskubideak, aniztasun soziokultural eta linguistikoa, eta herrien arteko bakea sustatzeko.
Espainian zehar gertatzen ari diren mobilizazioak, herritarren haserrearen isla dira, bai antolamendu politikoaren eta ekonomikoaren funtzionamenduarekiko, bai botere ekonomikoekiko eta ordezkari politikoekiko, bai ustelkeriarekiko ere.
Egoera honi aurre egiteko, botere publikoak indar ekonomikoekiko independentzia bermatzeko proposamenak beharrezkoak dira, hala nola gardentasuna sustatzeko eta ustelkeriari aurre egiteko ere. Etika, konpromiso politikoa eta gizartetik nahiz erakunde publikoetatik bestelako konponbideak bideragarriak direlako uste osoa oinarri.
Konpromiso hori era partehartzaile batean herritarren eskaerei erantzungo dien praktika politiko batean zehaztu beharko da, ekintza politikoarekiko biztanleriaren konfiantza berreskuratuz eta, guztiaren gainetik, ingurugiro eta gizarte justizia lortzeko helburuarekin proposamen tinkoak eta berritzaileak martxan jarriz. Alderdi tradizionalen politiken aurrean, EQUOk politikaren zentzua berreskuratzea proposatzen du: pertsonen eta gizartearen beharrizan txikiei eta xede handiei erantzuna emango dien eraldaketarako eta kudeaketa publiko kolektiborako tresna izatea, Planetaren muga ekologikoetan eguneroko zoriontasuna posible egiteko.
Ordezkatzen dugun pentsamendu ekologiko eta sozialak gizartean heldutasun eta iragazkortasun maila nahikoa lortu duela sinesten dugu. Horregatik pertsona, erakunde eta elkarte politiko desberdinak batu eta benetako presentzia politikoa eta ordezkaritza instituzional erabakigarria lortu araziko duen proiektu komun bat errealitate bihurtzeko ardura gure gain hartzen dugu, egungo eta etorkizuneko belaunaldien gizarte eta ingurugiro interesen aldeko ahots koherente bat izango dena. Ingurugiro jasangarritasunerantz, gizarte ekitaterantz eta benetako demokraziarantz bideratutako eraldaketa sozialerako laguntza erabakigarria izango den alderdi politiko esanguratsu eta egituratu bat eraikitzeko helburua daukagu, EQUO proiektua sortu zeneko manifestuan eta gaur elkartzen diren elkarteen proposamen politikoetan proposatzen diren baldintzetan.
Proiektu politiko hau Estatu osoan, gure herri eta hirietan, probintzia eta autonomia-erkidegoetan ilusioz eta gogoz sustatzeko erabateko segurtasuna daukagu. EQUO existitzeko beharrean sinesten dugu. Gainera badakigu orain ordezkatzen ditugun zatien batura baino gehiago izango dela guztia.
EQUO eraikitzen dagoen proiektu ireki bat bezala aurkezten dugu eta EQUOra batuko diren pertsonek demokratikoki erabakiko dutena izango da. Helburu horrekin biltzar konstituziogile baterako deia egiten dugu datorren udazkenerako eta proiektuan parte hartu eta gizartearen eraldaketa ekologiko, sozial, etiko eta demokratiko baten aldeko apustua egin nahi duten borondate oneko pertsonei irekita egongo da.
Batu eta aurrera… ekintzarako momentua da eta ez hitzetarako bakarrik.
 

3 Responses to Adierazpena

  1. Almudena says:

    Yo voy a votar a Equo, pero mi pregunta es la siguiente: habra papeletas en los centros electorales? se pueden imprimir en algunna wed?
    Gracias

    • EQUO Araba says:

      Por supuesto Almudena, debe haber papeletas de todas las candidaturas. EQUO va a mantener apoderados en los colegios electorales para vigilar que se cumpla esta premisa.
      Un saludo y gracias por tu confianza.

  2. José María Barriuso Bravo says:

    Estoy participando en el Campus Verde Europeo.
    Por motivos personales, me es imposible participar de todos los talleres y ponencias.
    ¿Colgareis con posterioridad al evento, un resumen práctico de lo acontecido en el Evento público?
    ¡CHAPÓ POR LAS JORNADAS! ¿VAIS A REPETIR ALGÚN ACTO O CONFERENCIAS TRAS LAS INMINENTES ELCCIONES AUTONÓMICAS, CARA AL OTOÑO POR EJEMPLO?
    Un saludo desde Gasteiz de José María.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>